XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERRIAK ETA GAI LABURRAK.

GURE ILLAK.

JOSE INDALEZIO ZINKUNEGI ARRUTI (1886-1964).

Igaro dan Urtarrillaren bederatzigarrenean il da Zarautzen Zinkunegi sendagillea, aspalditik Euskaltzaindiko Urgazlea izan dana.

Errexildarra jaiotez, Valladoliden egin zituan ikasteak.

Euskal idazle ona izan da; batez be joskera jatorra erabili dau bere idazlanetan.

Balmesen El Criterioa (Irizpideak) eta Kanpionen ipuin batzuk (Erraondoko azkenengo atabalaria, Popatxo, Jan Pier Bidart) itzuli zituan.

Izlaria be izan da, eta bere itzaldi batzuk Euskal Esnalea aldizkarian agertu ziran.

Ainbat euskal aldizkaritan idatzi dau.

Zigor operearen libretoa saritu eutseen Bilbaon 1957'gn. urtean.

Ia amaituta itxi dau iztegi bat.

Beste itzulpen eta lan labur batzuk be argitaratu barik itxi ditu.

Egin daben lanakin, leku on bat irabazi dau Zinkunegik euskalarien artean eta Euskal Literaturan.

Goian bego.

GILLERMO ALBIZU 1963 URTEKO BERTSO PAPEL SARIKETAREN IRABAZLE.

Euskal Akademiak bertso papel sari batzuk jarriak dauzka urtero emateko Gipuzkoako Ahorro Kaxa Probintzialaren laguntasuna dala medio.

Igazko urtearen barruan jarritako zenbait bertso papel aurkeztatu ziran parte artzeko eta Euskal Akademiak juradu bat izendatu zuen iritzia eman zezan: Antonio Arrue, Alfonso Irigoyen, Juan San Martin eta Aita Antonio Zavala Jesusen Konpañiakoa.

Bildu dira eta 1964 otsaillaren 28-an egin duten batzarrearen ondoren au da ao batez jakinerazi nai dutena: Lendabiziko saria Gillermo Albizu Tolosa-koari ematea erabaki dutela amalau bertso Txarrikume bati jarriak dituen papel bategatik.

Bi milla pezeta da jaso bear duen dirua.

Bigarren, irugarren eta laugarren saria iru bertso papeli ematea, baiña irurak gradu berdiñean gelditzen dirala bata bestea baiño geiago nabarmendu gabe.

Sariak berdindu egin dira eta bakoitzak milla pezeta artu bear ditu.

Auek dira: Zurrutari jarriak Jesus Lete Ibai-ertz.

Arantzazuko Amari jarriyak Manuel Matxain.

Euskal Erriko oiturak Sebastian Salaberria.